Aitor Arzuaga
Aitor Arzuaga (1975) Telekomunikazioetako ingeniaria da Bilboko Ingeniaritza Eskolan (1999), eta Executive MBA Deusto Business Schoolen (2012). Hewlett Packarden, Ericssonen eta Tecnalian hasi zuen ibilbide profesionala, profil tekniko-komertzialeko zenbait postutan. Gero, 2002an, ZIV taldera pasatu zen eta, bertan, konpainiaren alderdi teknikoaz arduratu zen, bai eta Smartgriden produktu-sortaren garapenaz ere. ZIV Meteringen ataleko zuzendari nagusi eta BT eta MTren produktu-arduradun izan zen, eta zenbait herrialdeetako jarduerez arduratu zen, tartean, Indiako eta Frantziako instalazioen irekieraz. Aclaran (Hubbell) teknologiako presidenteorde orokor gisa lan egin ondoren, 2018an, IBILen zuzendari nagusi izendatu zuten (IBIL ibilgailu elektrikoen karga-teknologia eta -zerbitzuen enpresa bat da, Repsol taldekoa, eta Espainian eta Portugalen jarduten du). Lau urtez postu horretan egon ondoren eta sektoreak izan duen garapen nabarmena bizi ondoren, 2022ko apirilean, Petronorren sozietate berri ALBA Emission Free Energyren zuzendari nagusi izendatu dute, trantsizio energetikoko negozioak garatzeko. Horren barruan sartzen dira hidrogeno berriztagarria, erregai sintetikoak, hondakinen berrerabilpena eta energia-komunitate berriztagarrien garapena eta eragiketa.
Beste esparru batean, Asimoben sortzaileetako bat eta estrategia-aholkularia da. Startup horrek, adimen artifizialean oinarrituta, errepideak seguruagoak izateko teknologia garatzen du. Gainera, kontseilaria da Edinor SAn (Repsol taldekoa) eta Elto Iberia SLn (Renault taldekoa). 30 argitalpen tekniko baino gehiago ditu, eta 2 patente sare elektriko adimendunen, ibilgailu elektrikoaren eta komunikazio industrialen arloan. Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Zuzendaritza Taldeko kidea da, eta IEEEren Senior Member ere bai.
Sare sozialak: https://www.linkedin.com/in/aitorarzuaga/