Joseba Gotzon Calvo Larrondo
Joseba Gotzon Calvo Larrondo laneko erizaina da eta Bilboko Portuko Agintaritzan dihardu 2009az geroztik. UBSren barruko lanak egiteaz gain, «Portu Osasuntsua» osasuna eta ongizatea sustatzeko proiektuaren arduraduna da.
Erizaintzan diplomatu zen 1993an, UPV/EHUn; Enpresako Erizaintzan diplomatu zen 1999an, Madrilgo Laneko Medikuntzako Eskola Nazionalean; Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatu zen 2003an, Deustuko Unibertsitatean, euskal identitate kulturaleko eta etnizitateko espezialitatearekin; ikasketa aurreratuetako diploma lortu zuen 2005ean, Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko Medikuntzako Antropologiako doktorego-programaren barruan.
Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria da hiru espezialitateetan, eta larrialdiko erizaintzako unibertsitate-aditua eta enpresa osasungarrien kudeaketako aditua (Osasun eta Ongizate Sozialeko Europako Institutuan) ere bai, eta erakunde osasungarrien eta pertsonen kudeaketako berrikuntzako master bat du.
1996tik 2009ra, osasunaren arlo ezberdinetan aritu da lanean –bereziki laneko osasunean– laneko erizain gisa Sidenor Industrialen. 2004tik 2009ra, irakasle aritu da Madrilgo Alfonso X el Sabio Unibertsitatean.